4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

1, 2 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 1., 2. eta 3. aldaketak egiteko espedienteak.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aberinen, 2019ko abenduaren 6an.–Alkate udalburua, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1916036