4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2019 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Elkarlotura hierarkikorik gabeko organoak badira, beharrezkoa izanen da goragoko organo hierarkiko komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. 26. artikuluak Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalari esleitzen dizkio eginkizun hauek, besteak beste:

–Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, hezkuntzako teknologietan trebatzeko, Prestakuntza Atalarekin elkarlanean.

–Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak eginkizun horiei dagokienez jasotzen duen ziurtagiri eskaeren kopuru handiagatik, batetik, eta, bestetik, zenbait unetan lehenbailehen eman beharragatik, komeni da zerbitzuak berak hartzea bere gain fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskuordeturik.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako kontseilariaren baimena jaso ondoren,

EBAZTEN DUT:

1. Fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea, zerbitzu horri esleitutako prestakuntzaren arloko eginkizunei dagokienez.

2. Ebazpen hau Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1916438