4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

6/2019ko aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1916797