4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Alkatearen dedikazioa eta lansaria

Kontuan izanik zer dagoen xedaturik Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluan.

Donamaria-Gazteluko Udalak, 2019ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, honako akordioa onartu zuen legeak eskaturiko gehiengoarekin:

1. 2020. urterako alkate anderearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Hileroko ordainsari garbia 703,56 eurokoa izango da, urteko ordainsari gordina 16.404,96 eurokoa, eta 12 soldatatan ordainduko da. Kantitate honi legezko atxikipenak egingo zaizkio, eta sartua dago, orobat, Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa lanaldiaren %50ekoa izango da, lau ordu egunean, astean 20 ordu.

2. Akordio honek atzeraeragina izanen du 2019ko ekainaren 15etik aitzina.

3. Iragarki hau argitaratzea Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoarekin.

Donamarian, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1916281