39. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2020. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2020ko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratuko dela (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena).

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2020ko otsailaren 25etik 2020ko martxoaren 25era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak kobratuko dira 2020ko martxoaren 24an.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordainduko dira Caparrosoko Udalaren kontuetan, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako borondatezko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2020ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2002633