39. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2020rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoen onarpena 2020. urterako

Mendialdea Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko otsailaren 19an eginiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, besteak beste, 2020ko tasak eta prezio publikoak.

Espedientea Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2020ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berrueta.

Iragarkiaren kodea: L2002644