37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-558

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, Javier Gambra Yanizi, Jesús María Zabaleta Gambrari eta María Pilar Zabaleta Gambrari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Sorladako udal-mugarteko (Nafarroa) El Calvario alderdian, 1. poligonoko 48. lurzatian, Orón ibaira ezkerraldetik isurtzen den izenik gabeko erreka-zuloaren ezkerraldean eta ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu batetik ura ateratzeko, 023-Lokizko mendiak izeneko lur azpiko ur masan; ura 5,02 hektareako zainzuri soro bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Sorladako udal-mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 48. eta 49. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 6.990 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila) 0,691 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002316