37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-P-964

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Anaitasuna kultur, kirol eta josteta elkarteari (mendi atala) ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Belagua ibaiaren ezkerraldean, Drondako sakanaren ezkerraldean, dagoen iturburu batetik ura hartzeko, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Iarra izeneko lur azpiko ur masan, Dronda alderdian, Izabako udal-mugartean (Nafarroa), 21. poligonoko 31. lurzatian; ateratzen den ur hori udal-mugarte horretan berean, 21. poligonoko 3. lurzatian, dagoen aterpetxe-bordaren etxeko erabiletararako erabiliko da (edateko ura kenduta). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztailean) 0,022 l/s-koa izanen da, eta urteko gehieneko bolumena 200 m³-koa, eta aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002315