37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-1189

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 18an emandako Ebazpenaren bidez, Ana María Sanz Lumbierri ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Urederra ibaiaren ezkerraldean, polizia eremutik kanpo, zulatutako putzu batetik ura ateratzeko, hain zuzen ere, Lokizko mendilerroa izeneko 023 lur azpiko ur-masan, Bellingo alderdian, Deierriko udal-mugarteko (Nafarroa) 17. poligonoko 256. lurzatian, 5,93 hektarea aspertsio bidez ureztatzeko (bazka-artoa eta ilarra), aipatutako udal-mugartean bertan; gehieneko bolumena urtean 33.367 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 3,757 l/s-koa, eta ebazpenean jasotako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002314