37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-1168

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 3 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Belagua ibaian eskuinaldetik isurtzen den Tapia erreka-zuloaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Puerto Grande alderdian (16. poligonoa, 33. lurzatia). Ura erabiliko da “Ángel Olorón” aterpetxean edateko; aterpeak 94 toki ditu ostatu hartzen dutenentzat eta langileentzat, bai eta beste 150 pertsonarentzat ere (iraupen laburreko bisitak), eta Izabako udal-mugartean (Nafarroa) dago, 16. poligonoko 46. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 1.036 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,047 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002313