37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-447

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 17an emandako ebazpenaren bidez, Pedro María Lizárraga Senarri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, putzu batetik ura hartzeko, Leziza errekaren arroan, (Arakil ibaiaren arroa, 901231606) ibilguen polizia-eremuan, Errotabidea alderdian, Arbizuko udal-mugarteko 1. poligonoko 388. lurzatian (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 2.976 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,09 l/s-koa izanen da. Ura industrian erabiliko da, aipatutako udal-mugartean bertan, 1. poligonoko 753. lurzatian dagoen eta arrautzaren produktuak egiten dituen enpresa batean, instalazioak garbitzeko. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002033