37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udalaren karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zergak 2020rako

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zergak, 2020ko ekitaldian indarrean izanen direnak.

Behar zen iragarkia argitaratu zen 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18an, espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten bizilagunek eta interesdunek, 30 egun naturalean. Epe horretan ez denez alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatutako aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluarekin.

Horrenbestez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

Zergak:

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,21.

Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: % 4,00.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Zerga-oinarria: onesten dira Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

–Karga-tasa: % 16.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: % 1,1eko indizea onesten da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, lehen urterako: % 0,10.

–Karga-tasa, bigarren urterako: % 0,50.

–Karga tasa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako: % 1.

Interesdunek berek ordaindu beharko dituzte behar diren gastuak txostenak egiteagatik, iragarkiak argitaratzeagatik eta abarrengatik, hirigintzako eta jarduera sailkatuetako espedienteak tramitatzeari dagokionez.

Orobat, kasuan kasuko interesdunek ordaindu beharko dituzte behar diren gastuak planoengatik eta halako izapideetarako legez eskatzen diren gainerako agiriengatik, partikularrek eskatuta abiarazten diren katastroko aldaketen tramitazioan.

Aldaketa honek 2020ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Erripan (Odieta), 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2002077