37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia argitaratu zen 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten bizilagunek eta interesdunek, 15 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 54.817,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 50.920,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 00,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 81.012,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.400,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 26.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 00,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 222.549,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 99.160,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 9.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 109.235,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 1.200,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.200,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 00,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 222.549,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2002075