37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2/2019 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, argitaraturik Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean, behar izanez gero; hori guztia, honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikuluan eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu eta ez da alegaziorik jaso.

Horregatik guztiagatik, eta goian adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da.

Hona hemen:

Kreditu berezia:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

1 9200 22706

Kreditu berezia

UDALEKO ETA KONTZEJUKO INBENTARIOA EGITEA

4.250,00

1 2391 22799

Kreditu berezia

SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK INDARKERIA SEXISTAREN AURKA

755,00

1 9200 11000

Kreditu berezia

LUDOTEKAKO LANGILEEN ORDAINSARIA

300,00

Finantzabideak:

Diru-sarreren partida berriak sortzea:

PARTIDA

FINANTZAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

2.250,00

1 4508003

Diru-sarrera berriak

DIRULAGUNTZA - INBENTARIOA

2.000,00

1 4209003

Diru-sarrera berriak

SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA INDARKERIA SEXISTAREN AURKA

755,00

1 46300

Diru-sarrera berriak

DIRULAGUNTZA, EUSKARA JARDUERETARAKO

300,00

Erripan (Odieta), 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2002073