37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2019ko 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 20an, 2019ko 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

11/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuak gehitzea:

1-3380-22620 aurrekontu aplikazioa.–“Gastu orokorrak, festa txikiak eta herriko festak”: 25.000,00 euro.

Finantzaketa:

Gastu beheititua:

Diru-sarreren bidez sortutako kreditua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 25.000,00 euro.

12/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuak gehitzea:

1-920001310000. aurrekontu-aplikazioa.–“Bulegoetako lan-kontratudunen ordainsariak”: 18.000,00 euro.

Finantzaketa:

Gastu beheititua:

Diru-sarreren bidez sortutako kreditua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro.

Martzillan, 2020ko otsailaren 11n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2002103