37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lau udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

Alkatetzak, 2020ko urtarrilaren 21ean eman 73. Ebazpenaren bidez, onetsi zen lanpostuen kopurua handitzea, Udaltzaingoko udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian; bi txanda irekirako eta beste bi igoera txandarako. Deialdia 2019ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an.

“Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehena.–Lanpostuen kopurua handitzea lau udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (0506C00255-258-0506C0256-257), beste lau lanpostu hauekin: 0506C00209-232 eta 0906C00259-260.

Bigarrena.–Lanpostu horiek banatzea honako txanda hauetan:

a) Txanda irekia:

–0506C00255-258-209-0906C00260 kodeak dituzten lanpostuak.

b) Igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileentzat:

–0506C00256-257-232-0906C00259 kodeak dituzten lanpostuak.

Hori guztia, Alkatetzaren ebazpen honetan aipatu deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzetan.

Hirugarrena.–Argitaratzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Hori agintzen eta sinatzen da Tuteran, idazkaria naizen honen aurrean, eta horren fede ematen dut.”

Tuteran, 2020ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2002192