37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2020 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Lucas Arlegui Izuri ehungintzarako hazien (kalamua) ekoizle-hautatzaile izateko baimena ematen diona eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzen duena ES15310407 zenbakiarekin.

Lucas Arlegui Izuk, 2020ko urtarrilaren 29an aurkeztutako eskaeraren bidez, eskatu du Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskriba dezatela, ehungintzarako landareen ekoizle-hautatzaile gisa, kalamu-haziak ekoizteko.

Kalamua, ehungintzarako landaketa gisa, azaroaren 14ko 1891/2008 Errege Dekretuan agertzen den landare-espezie bat da, eranskinean azaltzen denaren arabera 12. taldean sailkatu beharrekoa (Ehungintzarakoak). Izan ere, errege dekretu horren bidez, mintegiko hazien eta landareen ekoizleen baimena eta erregistroa arautu ziren, baita Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzeko modua ere.

Aurkeztutako dokumentazioa Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak ebaluatu du, eta, hala, egin duen txostenean proposatu du eskatutako baimena ematea, arlo horretan indarra duen araudiak eskatutakoa betetzen baita.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Lucas Arlegui Izuri ehungintzarako hazien ekoizle-hautatzaile izateko baimena ematea (kalamu-hazien ekoizpena) eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310407 zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 4an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2001997