37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Iñaki Torres Fernández inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa.

Iñaki Torres Fernándezek baratzerako mintegi-landareen ekoizle aritzeko baimena eskatu du 2020ko urtarrilaren 9an.

Eskatzaileak nekazaritzako ustiategi baterako inbertsio plana aurkeztu du, hobekuntza asko dituena: berotegi berri bat eraikitzea, ureztaketarako idoi berri bat, erneketa-ganbera, eta abar. Lokalizazio krokis bat ere aurkeztu du, egungo berotegiak eta eta Cadreitako udal-mugartean eraiki behar dena kokatzeko.

Kasu honetan, ES15310019 ekoizlearen (Santiago Torres) jarduera eta eskatzailearena (Iñaki Torres, aurrekoaren semea) bereizi nahi dira, eta azkeneko horri beste ekoizle zenbaki bat eman. Baratzerako mintegi-landareen jarduera, orain arte, aitarekin egin izan du eskatzaileak, eta orain nekazaritzako enpresaburu gisa hasi nahi du.

Kasu honetan, ez da beharrezkoa instalazioak aztertzea, ezagunak direlako guretzat, baita garatzen duen jarduera ere.

Horregatik guztiagatik, Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak proposatu du eman diezaiotela eskatutako baimena, arloko araudiak eskatutakoa betetzen delako.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Iñaki Torres Fernándezi baimena ematea baratzerako mintegi-landareen ekoizle-ugaltzaile gisa aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310406 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2001722