34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 2. aldaketa.

Aldaketa jendaurrean jartzeko iragarkia 2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, ondotik jasotzen den gisara:

Kreditu berezia

1.441.4630000.–Eskualdeko hiri garraiorako ekarpena: 9.000,00 euro.

Partida honekin finantzatzen da:

1.3232.4820002.–“Ingeleseko programetarako dirulaguntza”, 2019ko aurrekontukoa: 9.000,00 euro.

Mutiloan, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2001265