34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Udal Plana. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen Udal Plana hasiera batez onestea.

Espedientea jendaurrean egonen da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatuz xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan.

Cadreitan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2001568