33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Ribaforadako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, hautapenerako deialdi baten oinarriak onetsi ditu oposizio-lehiaketa murriztuko sistemaren bidez, eta plantilla handitu gabe, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko, C mailakoa, funtzionario araubidezkoa, eta Ribaforadako Udalaren zerbitzura egonen dena. Deialdia murrizturik dago Ribaforadako Udaleko D mailako funtzionario edo lan-kontratudunetara. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Ribaforadako Udalaren zerbitzura egonen den zerbitzu anitzetako enplegatu izateko C mailako lanpostu bat betetzea, funtzionario araubidezkoa, Ribaforadako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantilla handitu gabe, deialdia murriztuz Ribaforadako Udaleko D mailako funtzionario edo lan-kontratudunetara; hori guztia, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluaren babesean (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.2. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, maila horretako eginkizunak baititu, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere izanen ditu.

1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia Ribaforadako Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak izanen dira, zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak edozein unetan aldatzen ahalko ditu.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaia C mailako zerbitzu anitzetako enplegatua izanen da, funtzionario araubidezkoa, jabetza hartzen duen egunetik aurrera, eta Ribaforadako Udaleko plantillatik automatikoki kenduko da C mailako lanpostu hutsa baldintzatzen duen D mailako lanpostua.

1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen); Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia); eta aplikatu beharreko gainerako arauei.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Besteak beste, bete beharreko eginkizunak, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Udalaren instalazio eta eraikinen egoera egiaztatzea eta haien mantentze-lanak gainbegiratzea.

–Jarraipena eta kontrola egitea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan aurkitutako akats, matxura eta kalteen gainean.

–Begiratzea egoera onean ote dauden bideak, kamioak, espazio publikoak eta udal eraikinak, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.

–Udal zerbitzuei laguntzeko lanak: Udalaren iragarkiak, bandoak eta publizitatea banatzea eta jartzea, agiriak prestatzea eta eramatea postetxera edo bankuetara, eta haietatik jasotzea, eta jakinarazpenak, agiriak eta zitazioak ematea eta/edo helaraztea.

–Herritarrei arreta ematea.

–Herri barruko bideetan trafikoa antolatzea.

–Asteroko azokaz arduratzea (arauak, okupazio tasak kobratzea, etab.), ibilgailuen sarrera-irteerako pasabideen gaineko txostenak idaztea eta, orobat, bideen eta/edo eremu publikoen okupazioarekin zerikusia duen beste edozein aferaren gainean.

–Haren mailarako egokiak diren idazkiak eta egikaritze zereginak egitea eta, halaber, lanpostuarekin loturik egin beharreko txostenak idaztea.

–Materialen edo tresnen aurreikuspena egin eta haiek erostea, jakinarazten zaizkion beharren arabera.

–Ribaforadako Udalak sustatzen dituen kultura, kirol edo festa jarduerak egiten laguntzea.

–Ibilgailuak gidatzea eta obretako makineria arina eta ertaina erabiltzea, zeinetarako beharrezkoa baita deialdi honetan eskatzen den gidabaimena.

–Aldiro eta garaiz komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan aurkitutako akats, matxura eta kalteak, zerbitzuak hobe daitezen bultzatzea eta laguntzea, eta, beraz, hobekuntzan laguntzeko behar adinako ekintzak eta aldaketak proposatzea.

–Mantentze-lanak eta konponketak egitea Udalaren azpiegitura eta lokaletan.

–Deialdian ezarritako mailako zerbitzu anitzetako enplegatu bati egokitzen zaizkion eginkizun guztiak, haren lanpostuarekin zerikusia dutenak, Ribaforadako Udalak agintzen badizkio.

3. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Lanpostura lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 252/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Ribaforadako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

e) Eskola Graduatua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua izatea edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eskuratzeko moduan egotea, eta bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan. Titulazioaren baldintzaren ordez, aski izanen da frogatzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatea.

f) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostuaren eginkizunetan jarduteko.

g) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

h) B mailako gidabaimenaren jabe izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4. artikulua. Eskabideak aurkeztea.

4.1. Eskabideak Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bulegoak irekita dauden orduetan, 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera (larunbat eta jaiegunetan bulegoak itxita izaten dira), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, aurkezten ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako zeinahi modutan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabideak ez badira Udaleko Erregistroan aurrez aurre aurkezten, posta elektronikoz jakinarazi beharko da (ayuntamiento@ribaforada.es) zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu diren postetxean edota aipatutako artikuluaren arabera onargarria den beste modu batean.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldian baloratzekoak diren merezimenduen frogagiriak.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahalko dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Ribaforadako Udaleko alkateak, hamar egun balioduneko epearen barrenean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Zerrenda Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkeztuz Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, Ribaforadako alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da. Argitalpen horretan zehaztuko da oposizioko ariketa non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Tirso Calvo Zardoya, Ribaforadako Udaleko alkatea.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Noemí Beatriz Hernández Rodríguez, Ribaforadako Udaleko lehen alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: Ana María Zardoya Gómez, Ribaforadako Udaleko langileen ordezkaria.

–Bigarren epaimahaikidea: Ana Carmen Jiménez Miranda, Ribaforadako Udaleko administrari-ofiziala.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: María Carmen Bermudo Gómez, Ribaforadako Udaleko administrari-ofiziala.

–Hirugarren epaimahaikidea: Ana José Aicua Adrián, Ribaforadako Udaleko kontu-hartzailea.

Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Rosana Sáez Ramírez, Murchanteko Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikide-idazkaria: Andrea Lafuente Bozal, Ribaforadako Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide-idazkariaren ordezkoa: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoera batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Halaber, izangaiek kalifikazio epaimahaiko kideak errefusatzen ahalko dituzte, baldin gertatzen bada aipatutako 40/2015 Legean ezarritako egoeraren bat.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahal du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Lehiaketaldiaren nondik norakoa.

7.1. Hurren datorren baremoaren arabera baloratuko ditu epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarriz. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

7.2. Merezimenduen baremoa. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira frogatzen diren merezimenduekin, honela banaturik:

–Eskatu baino maila handiagoko titulu bakoitzeko: 2,5 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

–Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak edo Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako prestakuntza ikastaroengatik, baldin eta eginen den lanarekin loturarik badute: 10 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 2,5 puntu, eta gehienez ere 20 puntu. Ikastaroen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

–Frogatutako hizkuntza jakintzagatik: Europar Batasuneko hizkuntza baten ikastaro gainditu bakoitzeko, 1 puntu, eta gehienez ere 5 puntu. Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

7.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

7.4. Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan, lehiaketaldian merezimenduak aurkeztu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuak adierazirik.

8. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

8.1. Onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda onesten duen Alkatetzaren ebazpena Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratutakoan hasiko da oposizioa. Hartan, aditzera emanen da non, zer egunetan eta zer ordutan eginen den oposizioko ariketa.

Hurrengo iragarkiak Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean emanen dira argitara eta, hala egokituz gero, aurreko probak egin diren tokian.

8.2. Oposizioak ariketa bakarra izanen du, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira. Hala, proba bat eginen da galdera sorta bati idatziz erantzutekoa; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena erantzun horien artean. Galderak deialdiaren II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan, epaimahaiak 70 puntu ematen ahalko ditu gehienez, eta bazterturik geldituko dira 35 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Ariketa hau egiteko ez da inongo hiztegirik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina soil-soilik.

Plika itxien sistemaren bidez eginen da ariketa. Baztertu eginen da dira ariketan beren burua identifikatzen duten izangaiak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horren gehieneko iraupena finkatuko du.

Ariketa bukatutakoan, kalifikazio epaimahaiak plikak zenbakitu, eta zuzendu eginen ditu. Gero, emaitzak Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko ditu. Emaitzak argitaratzearekin batera, adieraziko da zer egunetan izanen den pliken jendaurreko irekiera.

8.3. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Probara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

8.4. Ariketa kalifikatutakoan, kalifikazio epaimahaiak Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko du lortutako kalifikazioen zerrenda. Emaitzak argitaratzen diren egunean bertan iragarriko dira, Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

9. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.

9.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du haiek gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean. Gero, zerrenda hori Ribaforadako Udaleko alkateari igorriko dio, puntuazio handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.

Kalifikazioan berdinketarik izanez gero, zozketa publikoaren bidez ebatziko da, plikak jendaurrean irekitzeko ekitaldian bertan, haiek ireki ondoren.

Izendapen-proposamena Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da.

9.2. Proposatutako izangaiak jarraian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean, kontratazio proposamena iragarki-taulan argitaratu eta hamar egun naturaleko epean:

a) NANaren kopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdi honen 3. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren gordekina (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik betiere), eta Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea egiaztatzen duen agiria edo, bestela, Nafarroako administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatearen egiaztagiria (tituluaren ordez).

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

d) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, egikaritze zereginak dituen zerbitzu anitzetako C mailako lanpostuaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izateari eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanari buruzkoa.

f) Ribaforadako Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

9.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, alde batera utzi gabe eskabidean informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzukizuna.

Halakoetan, puntuazio handiena duen hurrengo izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen da eta, horrela, hurrenez hurren; horiekin, oinarri honetan ezarritako moduan jokatuko da.

10. oinarria.–Izendapena.

10.1. Ribaforadako Udaleko alkate udalburua izanen da organo eskuduna, proposatzen den eta oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia funtzionario izendatzeko, erreferentziako C mailako lanpostua bete dezan, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoaren arabera.

10.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko gehieneko epean.

11. oinarria.–Errekurtsoak. Errekurtso hauetako bat jar daiteke deialdi honen aurka, bai eta oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Ribaforadan, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Hizkuntza eta ortografia, eskatzen den titulazioaren mailakoa.

2.–Matematika eta kalkulua, eskatzen den titulazioaren mailakoak.

3.–Informatika, Word eta Excel erabiltzaile mailan.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, APAPEari buruzkoa: II. titulua, II. kapitulua: Epe-mugak eta epeak.

5.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, APAPEari buruzkoa: III. titulua, II. kapitulua: Egintza administratiboen efikazia.

6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, APAPEari buruzkoa: IV. titulua, VII. kapitulua: Egintza administratiboen betearazpena eta nahitaez betearazteko bitartekoak.

7.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, II. kapitulua: Udalerria: udal antolaketa.

8.–Ribaforadako udalerria: kaleen eta auzoen izenak, bai eta parajeenak, ibaienak, bideenak, eta abar.

9.–Ribaforadako udalerriari buruzko kultura orokorra.

10.–Eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze-lanei buruzko kontzeptuak eta kasuak; bereziki, eraikin publikoei dagokienez.

11.–Iturgintzako instalazioen mantentze-lanei buruzko kontzeptuak eta kasuak: komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak eta abar.

12.–Arotzeria instalazioen mantentze-lanei buruzko kontzeptuak eta kasuak.

13.–Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak.

14.–Lehen laguntza edo sendaketa. Suteak detektatzeko eta itzaltzeko ekipamenduak.

Iragarkiaren kodea: L2001099