33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Deialdia 2020ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8koan.

Oharturik akats bat dagoela lehiaketa arautzen duen 9. oinarriko “Forma” izeneko epigrafean, 1. azpiatalean (1. gutun-azalaren edukia, Dokumentazio administratiboari buruzkoa) eta 2. azpiatalean (2. gutun-azalaren edukia, Dokumentazio teknikoa: irrati-proiektua), bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin bat; izan ere, azpital horietan 12. eta 13. oinarrietara igortzen da, hurrenez hurrenez, gutun-azal bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioaren edukia zehazteko, baina oker dago, zeren 1. azpitalak igorri behar baitu 10. oinarrira (bideragarritasun ekonomikoari buruzko dokumentazioa) eta 16. oinarrira (aurkeztu beharreko dokumentazio administratiboa), eta 2. azpitalak, berriz, igorri behar du 17. oinarrira (aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoa).

Azaldutakoagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea, modu honetan:

9. oinarriko “Forma” izeneko epigrafean, 1. eta 2. azpiataletan, honakoa dioen tokian:

“1. Lehenengoak “DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA” izena hartuko du, eta 12. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.

2. Bigarrenak “DOKUMENTAZIO TEKNIKOA: IRRATI-PROIEKTUA” izena hartuko du, eta 13. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.”

Honako hau behar du:

“1. Lehenengoak “DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA” izena hartuko du, eta 10. eta 16. oinarrietan zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.

2. Bigarrenak “DOKUMENTAZIO TEKNIKOA: IRRATI-PROIEKTUA” izena hartuko du, eta 17. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001955