33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Indize zuzentzaile berriak onartze Etxauriko udalerrian

2020ko otsailaren 7an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 82/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

2019ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak 2018ko urrian zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: “2019ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan”.

Halaber, jendaurrean egoteko epe eta izapidean dago 2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza. Ordenantza horrek, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu, 2019ko azaroan zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioen arabera.

2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, Etxauriko balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.

Horren guztiaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1.–2019ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Etxauriko udalerrian:

Aldatuko den indizea: 0,95.

Indize berria: 0,76.

2.–2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako (jendaurrean egoteko epean eta izapidean dago ordenantza hori) II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Etxauriko udalerrian:

Aldatuko den indizea: 0,95.

Indize berria: 0,76.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

4.–Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2002104