33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Udalaren Erregelamendu Organikoaren 11. artikuluan

Eguesibarko Udalak, 2020ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udalaren Erregelamendu Organikoaren 11. artikuluaren bigarren paragrafoa aldatzea. Honela gelditzen da:

Mozioak bilkura bakoitzeko gai-zerrendan sartzeko, zinegotziek Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dituzte deialdiaren eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Udal talde bakoitzak gehienez ere bi mozio aurkezten ahalko ditu osoko bilkurako. Horretarako, nahikoa izanen da mozioa hartu izana jasota gelditzea Alkatetzaren eta Idazkaritzaren posta elektronikoan. Alkateak, mozioaren konplexutasuna eta edukia ikusita, erabakiko du gai-zerrendan sartzea edo hurrengo bilkura arrunteko gai-zerrendarako uztea, gehienez ere bi mozio taldeko.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Sarrigurenen, 2020ko otsailaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2002045