33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2020ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ra luzatutako 2019ko aurrekontuan, aparteko kreditua sortu baita Fosal plazaren berrurbanizazioa finantzatzeko.

Interesdunek espedienteak ikus ditzakete, eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Bestela, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko zenbakian aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Erriberrin, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2002013