33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen Ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leatxen, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2002017