33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Aldaketa, ordenantza fiskalen tarifetan eta ur horniduragatik 2020. urtean ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen aldaketa ur horniduragatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan; 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Leatxen, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2002016