33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa ur-tasen tarifetan 2020rako. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, ur-tasa hasiera batez onesteko espedientea onetsi zuen.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2001569