32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2020rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2020ko otsailaren 5ean egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2020rako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,21.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,80.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Herri-lur/luberrien kanona: 0,0035 zentimo/metroa. Gutxieneko zenbatekoa: 1,00 euro.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aberin/Muniainen, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2001841