32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko agente izateko C mailako bi lanpostu, Segurtasunaren eta Herritarren Babesaren alorrekoak (7. alorra), bai eta lanpostuak betetzeko prozesuan hutsik gelditzen direnak ere. Lanpostuen esleipena

Bat etorriz agente izateko bi lanpostu, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, Zizur Nagusiko Udalak, erabaki zuen 37014 lanpostua esleitzea Francisco García Pérezi, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren 2019ko abenduaren 23ko 931/2019 Ebazpenaren bitartez. Deialdia 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean. 37017 zenbakidun lanpostua ez zen esleitu, beste izangaiak ez baitzuen eskatu, horretarako ezarritako epean.

Zizur Nagusian, 2020ko urtarrilaren 31n.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2001680