32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Balorazio txostenaren proiektua onestea. Jendaurreko aldia

Valtierrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen lurralde aberastasunaren balorazio txostenaren proiektua.

Espedientea 20 egunean egonen da jendaurrean, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten interesdunek; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Valtierran, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2001357