32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrillaren 13an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Epe hori iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu eta jaso gabe, aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua), espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 390.135,89 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 711.804,22 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.080,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 277.315,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 44.050,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 72.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 36.992,85 euro.

Gastuak, guztira: 1.537.377,96 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 543.216,47 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 59.324,33 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 104.134,34 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 599.300,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 205.202,82 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 26.200,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.537.377,96 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre

Iragarkiaren kodea: L2002023