32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan (Hirigintza/Jarduera-lizentziak) jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espediente zenbakia: (00039/2020). Sustatzailea: Erriberako Mankomunitatea. Jarduera: hondakinak biltzeko garbigunea (ezartzea). Tokia: Corellako errepidea, Alfaroko errepidearen, Ultrapuertos biribilgunearen eta Merindades etorbidearen arteko nabe multzoan (27/240-241/-/-).

Tuteran, 2020ko otsailaren 7an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2002022