32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Interesdunak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan, zeina Alkatetzaren Ebazpenaren aurka ezarri baita. Ebazpen horrek 1. poligonoko
528. lurzatirako sarbidearen zoladura lehengoratzeko eskaera ukatzen du, ez delako bide publikoa

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek, 2020ko urtarrilaren 29an, jarraian hitzez hitz jasotzen den ebazpena eman zuen:

“Ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkateak 2020ko urtarrilaren 29an emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 19-02514 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori ezarri da Alkatetzak 2019 urriaren 2an emandako 97. Ebazpenaren aurka, erantzuten baitio Francisco Javier Rodriguez Martínezek eta María Belen Manso Elizaquibelek zoladura lehengoratzeko aurkeztutako eskariari.

Ikusirik urtarrilaren 14an udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 19-02514 errekurtsoari buruz, zeina ezarri baitzen Tebas-Muru Artederretako Alkatetzak 2019ko urriaren 2an eman ebazpenaren aurka, azken honek ezetsi baitzuen 1. poligonoko 279. lurzatitik 1. poligonoko 528. lurzatirako sarbidearen zoladura lehengoratzeko eskaera, ez delako bide publikoa. Bada, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Foru Legearen 21.1k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2001346