32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udalbatzako kideen ordainsariak

San Adriango Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Udaleko zinegotzi guztiendako ezartzea, alkate udalburuarendako izan ezik, hogeita hamar (50) euroko zenbateko gordina kide anitzeko organo hauen bilkura bakoitzeko: San Adriango Udalaren osoko bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra, Udalaren informazio batzordeak eta Udalaren kontratazio mahaiak. Erabakiak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta ordainsari horiek 3.000 euroko muga izanen dute urtean.

Bigarrena.–Ohartaraztea ezen lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen dituela. Bestalde, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuan behar den konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren “Bestelako laguntzak” izeneko apartatuan ezarritakoaren babesean.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioetarako.”

San Adrianen, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2001480