32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udaleko bulegoen lan-egutegia eta egun baliogabeak 2020. urtean

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko azaroaren 20an:

Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin -zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu- eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 177/2019 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita,

HONAKO HAU EBATZI DUT:

1. Lan-egutegiaren honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetan, 2020rako:

Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

Urtarrilak 6: Errege eguna.

Martxoak 19: San Jose.

Apirilak 9: Ostegun Santua.

Apirilak 10: Ostiral Santua.

Apirilak 13: Pazko astelehena.

Maiatzak 1: Langileen Eguna.

Uztailak 6, 7, 8, 9, 10, 13 eta 14: Sanferminak

Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriak 12: Espainiaren Jai Nazionala.

Azaroak 30: Done Saturdi egunaren biharamuna.

Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduak 7: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia.

Abenduak 25: Eguberri eguna.

Halaber, 2020an ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2. Iruñeko Udaleko bulegoetako eguneko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 215 lanaldi/egun, eta zerbitzuen beharrekin bat bete beharko da urteko lanorduen kopurua, guztira 1.592 ordu, 08:00etatik 15:00etara oro har eta derrigorrean, eta gainerako 24 minutu langileak aukeratzen duen moduan betetzekoak, malgutasunez, 07:36tik 08:00etara eta 15:00etatik 15:24ra.

3. Jendaurreko ordutegia eta Erregistro Orokorra irekitzekoa 08:30etik 14:30era ezartzen da.

4. Gainerako udal-zerbitzuek beren lan-egutegia prestatuko dute, kontuan harturik uztailaren 6tik 14ra bitarte, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikotik gorakoa egin behar duten langileen kasuan. Lorategien zerbitzuan, oro har, 07:36tik 15:00etara bitarte beteko dute 7 ordu eta 24 minutuko lanaldia, salbu eta Alorreko zuzendaritzarekin Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) berretsitako berariazko akordiorik egiten bada. Ikastetxe publikoetan lan egiten duten udal-langileek 07:36an hasiko dute lanaldia. Nolanahi ere, sanferminetan emandako zerbitzuen kasuan, udal-zerbitzuek hala eskatu eta Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lan egindako denbora urteko lanorduetatik kanpo gera daiteke, eta konpentsatua izan Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2001961