32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2019ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. eta 7. aldaketak egitea 2019ko aurrekontuan. Honako hauek dira: batetik, gastuen partida handitzea, ikuztegia zaharberritzeko, finantzatuta dirulaguntza batekin eta diruzaintzako gerakinarekin (6. zenbakia), eta, bestetik, gastuen beste zenbait partidaren gerakinak, finantzaturik baitaude kreditu transferentziekin (7. zenbakia).

Interesdunek espedienteak ikus ditzakete, eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du horiek ebazteko, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Bestela, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko zenbakian aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Erriberrin, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2001348