32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2020rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Olaibarko Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Mantentzea %0,2700ko karga-tasa, hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–Mantentzea %0,36ko karga-tasa, landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4an uztea.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez, denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea ezartzea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, 58.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jasotako taularekin. Aplikatu beharreko tasa %14an mantenduko da.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaibarren, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2001853