32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2020rako Plantilla Organikoa. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko Plantilla Organikoa.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin.

Olaibarren, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2001851