32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuetan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Noaingo Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuetan.

Iragarkia 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administraziori buruzkoa). Hona hemen testua osorik:

Estatutuen 7. artikuluaren b) apartatua aldatu da eta honela idatzita geratuko da:

7. artikulua. Zuzendaritza Batzordeak Patronatuaren gobernua eta kudeaketa gorena izanen ditu bere gain, eta kide hauek osatuko dute:

...

b) Kideak:

–Udaleko talde bakoitzeko zinegotzi bat.

–San Miguel ikastetxeko irakasleen ordezkari bat.

–Institutuko irakasleen ordezkari bat.

–San Miguel ikastetxeko guraso elkartearen ordezkari bat.

–Institutuko guraso elkartearen ordezkari bat.

–Idatziz eskatzen duen kirol erakunde edo klub ororen ordezkari bat. Ordezkaritzarako eskubidea izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Formalki eraturiko kirol klubak izatea eta egoitza Noainen edukitzea.
  • Udalerriko oinarriko kirolariekin lan egitea.
  • Udalerrian erroldaturiko kirolariekin lan egitea.
  • Pertsonarik edo kolektiborik ez baztertzea erlijioa, arraza, politika, sexua, adina eta kondizio fisiko edo mentala direla eta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2001474