32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa.

Muruzabalen, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituen langileria zerbitzuak:

–Idazkaria. Kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

–Administraria: C maila (C mailan integratua, Enplegu publikoa hobetzeko akordioaren ondorioz). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Iragarkiaren kodea: L2001616