32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2020ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuaren arabera, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 71.870,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.350,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 137.932,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.485,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 217.637,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 32.789,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 111.195,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.280,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.703,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.670,00 euro.

Gastuak, guztira: 217.637,00 euro.

Muruzabalen, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2001615