32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako egungo bake epaile titularraren izendapenaren aldia bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan, bake epailearen edo haren ordezkoaren kargurako.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murietan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L2001291