32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Morentingo Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita aurrekontua jendaurrean edukitzea ere, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.

Morentinen, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2001715