32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Morentingo Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2020rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Morentinen, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2001563