32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia. Aurrekontu horretan sartzen dira entitateari berari eta Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxea erakunde autonomoari dagozkion aurrekontuak, eta espedientera bildu dira bi aurrekontuok betearazteko oinarriak.

Jendaurreko epea iragan denez inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo dira bai aurrekontua, bai hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horren berri eman zaio Osoko Bilkurari 2020/01/30ean egin bilkuran.

Horrenbestez, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluka ordenaturik. Hona hemen:

UDALAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

1) Langileria gastuak: 382.980,00 euro.

2) Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 640.667,79 euro.

3) Finantza-gastuak: 7.711,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 41.370,00 euro.

5) Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6) Inbertsio errealak: 103.049,00 euro.

7) Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8) Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9) Finantza-pasiboak: 23.884,90 euro.

Gastuak, guztira: 1.199.663,59 euro.

DIRU-SARRERAK:

1) Zuzeneko zergak: 297.200,00 euro.

2) Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3) Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 328.834,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 403.314,60 euro.

5) Ondareko diru-sarrerak: 59.465,09 euro.

6) Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7) Kapital transferentziak: 100.849,90 euro.

8) Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9) Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.199.663,59 euro.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

1) Langileria gastuak: 470.200,00 euro.

2) Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 107.110,00 euro.

3) Finantza-gastuak: 1,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 12.000,00 euro.

5) Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 8.191,00 euro.

6) Inbertsio errealak: 0,00 euro.

7) Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8) Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9) Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 597.502,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1) Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2) Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3) Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 282.000,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 315.000,00 euro.

5) Ondareko diru-sarrerak: 1,00 euro.

6) Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7) Kapital transferentziak: 501,00 euro.

8) Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9) Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 597.501,00 euro.

Miranda Argan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2001564