32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

8/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu orokorreko 8/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarria emateko, xede hauek dituzten partidetan: bideen mantentze-lanak, ekarpena Erdialdea garatzeko eta berdintasun-genero indarkeriako tailerretarako; eta kreditu berezi bat, herri-lurretan ura ponpatzeko argindarra ordaintzeko eta Tafallarako “Joan-etorri” zerbitzurako.

Iragarkia 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 4121 22100

Argindarra, herri-lurretako ponpaketa

250,00

1 4412 22730

Tafallarako “Joan-etorri” zerbitzua

400,00

GASTUAK, GUZTIRA

650,00

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 4540 21000

Bideen mantentze-lana

300,00

1 4320 4820005

Erdialdea garatzeko ekarpena

250,00

1 2391 2279904

Berdintasun-genero indarkeriako tailerra

86,75

GASTUAK, GUZTIRA

636,75

Finantzaketa

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 87000

Diruzaintzako gerakina

1.286,75

FINANTZAKETA, GUZTIRA

1.286.75

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2001363