32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2020ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Iguzkitzan, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2001609