32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Bake epailearen eta bake epaile ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, kargu horiek betetzeko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, bake epaile izendatua izateko ez da beharrezkoa Zuzenbideko lizentziaduna izatea eta, aldiz, aski da betetzea Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eskatzen diren betebeharrak, kontuan hartu gabe adinagatik erretiratzeko betebeharrak, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko; orobat, ez da egon behar epailearen eginkizunak betetzeko araudi berean aurreikusten diren ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku arrazoien barnean.

Eskabiderik aurkezten ez bada, Osoko Bilkurak libreki aukeratuko du, eta erabakia jakinaraziko dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Idazkaritzari.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Etxarren Girgillaon, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2001612