32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2020rako zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak. Hauek dira:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,216.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1 indizea gutxienez.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako portzentajeak aplikatuko dira, sortzapenaren momentuan lurrak duen balioaren gainekoak, alegia.

Sortzen den zerga-oinarriaren gainean aplikatzeko karga-tasa %8 da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2001962